Umore ona eta elkartasuna bermatuta daude datorren abenduaren 28an, 11:00etan, Errenteriako Niessen auditorioan. Algaraklown, nerabeei eta haien familiei laguntzen dieten pailazo boluntarioen elkarteak, beren ongizate emozionala bultzatzeko, umorezko pieza inklusibo eta parte-hartzailez betetako ikuskizuna eskainiko dute urteari agur esateko. Algaraklowneri Saltsa guztien Perrexila taldeko gazte oiartzuarrek lagunduko diote. Ikuskizun honekin, Juneren Hegoak elkarteak antolatua, 2025eko Bizitu proiektuaren programazioa ixten da. Sarrera doakoa da, baina sarrera mugatua; beraz, gonbidapena erreserbatu behar da sarrerak.errenteria.eus webgunearen bidez.
“Algaraklownentzat erronka bat da lankidetza hau aurrera eramatea, inoiz ez baikenuen horrelakorik egin; baina ilusioz eta gogoz gaude gure lana eskaintzeko, oztoporik ez duen ikuskizuna, mundu guztiarentzat dena” adierazi du Saioa Aizpuruk, Pantxinetaren azalean sartuta eta Saltxa guztien Perrexilako bi kiderekin batera, Intza Zabaleta eta Aratz Sistiaga, saioaren aurkezpenean.
Bizitu Zinema proiektua 2017an sortu zen kultura-espazioek premia bereziak dituzten adingabeen familientzako aisialdiko eta kulturako eskaintza eskuratzeko zituzten zailtasunak agerian utzi ondoren, batez ere, zinema-aretoetan. Zinemaren esperientzia publiko guztiei hurbildu nahi zitzaien, haien arteko desberdintasunak errespetatuz, giro ludikoa sortuz eta, batez ere, Juneren Hegoak eta Mindara elkarteetako kide diren zenbait txikiren errealitate espezifikoei erantzuna emanez. Adibidez, aretoaren barruan argiak piztuta mantentzen dira, eserlekuen mugikortasuna baimentzen da edo bolumena egokitzen da ohi baino baxuago jarriz. Saio gehienetan, zeinu-hizkuntzako interprete bat izaten da. Hori guztia proposamena aniztasun funtzionala duten haurren errealitatera egokitzeko, esperientzia hori beste haur batzuekin eta haien familiekin partekatu ahal izateko.
Nahiz eta, esan bezala, hasieran Bizituk zinema egokituari begiratzen zion, duela zenbait ediziotik, programa hau beste diziplina kultural batzuetara zabaldu da, familia horiei beste lengoaia artistiko batzuk hurbilduz. Iaz, adibidez, Zapotxin pailazoak parte hartu zuen, eta helburua Errenteriako eta inguruko kultur elkarteekin elkarlanean aritzeko aukera berriei deialdia zabaltzen jarraitzea da.
“Bizitu herritarrek lehen saiotik maitasunez hartu duten programa da, eta eskerrak eman nahi dizkiegu proiektu hau urtez urte errealitate bihurtzeko gurekin dauden erakunde eta elkarte guztiei, eskuzabaltasunez laguntzeagatik”, adierazi du Bea Martin Juneren Hegoak elkarteko kideak.”Errenteriako Udalak boluntarioek lantzen dituzten ekimen horiei babesa eta harrotasuna eman besterik ezin dugu egin”, adierazi du Maite Gartzía Kultura zinegotziak.
Juneren Hegoak-i laguntzeko:
- Egin zaitez boluntario. Idatz iezaguzu: [email protected]
- Egin zaitez Teamer euro baten truke hibetero: https://junerenhegoak.org/1euro
- Egin dohaintza bat PayPal-en bidez: https://paypal.me/junerenhegoak
- Juneren Hegoak elkartearen lagun laguntzaile bihurtu https://www.junerenhegoak.org/eu/egin-zaitez-juneren-hegoaken-lagun/
- Egin ezazu transferentzi puntuala: ES81 0081 4254 46 0001112822 (Banco Sabadell)
- BIZUM: 03930 kodea edo bilatu DOHAINTZAK saioan “Juneren Hegoak”

