Albisteak

Eusko Jaurlaritzak Juneren Hegoak onura publikokoa dela aitortzen du

Azken egun hauetan gizartea bolada txar batean dagoela sumatzen ari gara. Baina, elkartasunerako keinuak eta ekimenak ere aurrera eramaten ari dira, bizitzak beti bi alde dituelako. Errealitateak isladatzen duen paradoxa honetan murgiltzen ari gara eta eredua dugu Juneren Hegoak elkartearen sormena: minatik sortutako itxaropenerako elkartea. Gaur, familia honetan aspaldi itxoiten ari ginena jakinarazi nahi dizuegu: …

Eusko Jaurlaritzak Juneren Hegoak onura publikokoa dela aitortzen du Read More »

BIZIPOZA 2020 3 1

Juneren Hegoak… Bizipoza !

Juneren Hegoak 2013an jaio zenetik, oso argi izan dugu elkartea ezin dela bakarrik ibili, beharrezkoa dela beste elkarte, talde, pertsona… batzuekin elkarlanean aritzea eta energiak partekatzea. Horrela, arreta hobea eskaini diezaiekegu gure familiei eta euren txikiei; eta aukera gehiago sor daitezke gure laguntza behar duten familien errealitatea gizarteari modu eraginkorragoan zabaltzeko eta gizartea bera sentsibilizatzeko. …

Juneren Hegoak… Bizipoza ! Read More »

Juneren Hegoak Eguna 2019

Datorren larunbatean, urriaren 5ean, Juneren Hegoak bere egunik handiena ospatuko du Errenterian, Lehendakari Agirre plazan. Eta horretarako, jarduerez beteriko programa prestatu du: musika, dantza, ipuinak, haur tailerrak, eta lasterketa bat izango dira egun honetan eskainiko diren parte hartzeko zenbait aukera. Gure elkartea orain dela hilabete batzuk prestatzen hasi zen programa hau, publiko osoari begira. Jardueretan …

Juneren Hegoak Eguna 2019 Read More »

14 irabazleak hautatuta Juneren Hegoak elkarteko I Haur Marrazketa Lehiaketan

Irabazitako marrazkiek elkartearen 2020ko egutegia osatuko dute. Berrogeita hamar marrazki baino gehiago jaso ditu Juneren Hegoak elkarteak Juneren Hegoak I Haur marrazketa lehiaketarako. Epea uztailaren 15era arte irekita egon da eta Gipuzkoako probintziako toki desberdinetatik eta Bartzelonatik ere marrazkiak iritsi dira. Lehiaketa 4 eta 14 urte bitarteko parte hartu nahi duten haurrei zuzenduta (urte horiek …

14 irabazleak hautatuta Juneren Hegoak elkarteko I Haur Marrazketa Lehiaketan Read More »

Juneren Hegoak elkarteak bere I Haur Marrazketa Lehiaketa iragartzen du

Irabaziko duten marrazkiek elkartearen 2020ko egutegia osatuko dute Juneren Hegoak elkarteak Juneren Hegoak I Haur marrazketa lehiaketa abian jarriko du maiatzaren 31atik uztailaren 15era arte. Lehiaketa 4 eta 14 urte bitarteko parte hartu nahi duten haurrei zuzenduta (urte horiek barne) dago, hiru kategori ezberdinetan: A kategoria 4 – 6 urte, B kategoria 7 – 10 …

Juneren Hegoak elkarteak bere I Haur Marrazketa Lehiaketa iragartzen du Read More »

elkartasunaren motorra 2019

Elkartasunaren Motorra eguna ekainaren 8an Juneren Hegoak elkartearen alde

Hurrengo larunbatean, ekainaren 8an, Elkartasunaren Motorra eguna ospatuko da Errenteriko erdialdean.  Goizeko 9etatik gaueko 9etara jardunaldi dibertigarria eta familiarra antolatu da, publiko guztiek ospa dezaten. Goizeko partean, puzgarriak eta trikitixak egongo dira, eta Eureka Dance eta Rockalean taldeetako emanaldiez disfrutatu ahalko dira.  Gero, arratsaldean, jolasak eta aurpegiak margotzeko aukera egongo dira eta 7etan Sonakay-k euskal-flamenko …

Elkartasunaren Motorra eguna ekainaren 8an Juneren Hegoak elkartearen alde Read More »

Juneren Hegoak-en urteko topaketa

GKE hau osatzen duten pertsona guztientzat hausnartzeko eguna izan zen eta Aingeru Oiartzabal osasun-psikologoak tailer bat eman zuen. Pasa den larunbatean, araroaren 17an, Juneren Hegoak-en boluntarioen urteko topaketa ospatu zen. Jardunaldi honetan boluntariotzaren inguruko alderdiak partekatzen saiatzen da. Helburu nagusia da eguneroko lana hobetzea talde barruan. Oraingo honetan Aingeru Oiartzabal osasun-psikologoak tailer bat eman zuen. …

Juneren Hegoak-en urteko topaketa Read More »

juneren hegoak kirol eguna cartel

Denontzako ekintzak ekainaren 16an: Juneren Hegoak lehenengo Kirol Eguna

Datorren ekainaren 16an ospatuko den Juneren Hegoak Kirol Egunaren egitaraua itxi dugu. Helduentzako eta txikientzako hainbat ekintza izango dira. Jardunaldiak helburu soziala dauka: haurren gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzean kalteberatasun egoeran dauden Gipuzkoako familiei laguntzea. Lehenengo ekintzak goizeko 11etan hasiko dira, Koldo Mitxelena patioan, saskibaoi 3×3 eta eskubaloi txapelketekin. Izena emateko, parte hartu nahi …

Denontzako ekintzak ekainaren 16an: Juneren Hegoak lehenengo Kirol Eguna Read More »

Itziar Astigarraga ikerlariak eta bere lantaldeak June Sánchez Tolaretxipi II Beka jaso du

Joan den asteartean, otsailaren 27an,  arratsaldeko 18:00etan, Juneren Hegoak elkarteak, Euskal Herriko Pediatria elkartearekin batera, Errenterian daukan lokalean June Sanchez Tolaretxipi II. Beka Itziar Astigarraga Aguire ikerlariari eman zion. Berak, Susana García Obregón biologoa eta bere taldearen batera, irabazitako proiektua garatu du. Saria, 4.000 eurokoa, ikerketa aktibatu ahal izateko bideratuko da. Proposatutako gaia minbizia duten haur eta nerabeengan sortutako …

Itziar Astigarraga ikerlariak eta bere lantaldeak June Sánchez Tolaretxipi II Beka jaso du Read More »

Gabonetako ekimen solidarioek Juneren Hegoak aukeratu dute ongintzazko diru-bilketarako

  Gabon hauetan hiru ekimenek lagundu dute Juneren Hegoak: Galtzaraborda egin zen zumba maratoi solidarioa, “Kontxapuzon” eta Errenteriako San Silvestre lasterketa. Kirol ekintza hauekin 3.000 € baino gehiago bildu dira. Diru hori, elkarteko familiak laguntzeko erabiliko da. Beharrezkoa da  Juneren Hegoak elkarteko bolondresen lana azpimarratzea. Batzuk, kirol probetan in situ parte hartu dute, erakutsiz egoera fisiko …

Gabonetako ekimen solidarioek Juneren Hegoak aukeratu dute ongintzazko diru-bilketarako Read More »