Aurten ere zozketa solidariorako rifak jarri dira salgai, Aker Kafé, Kerala eta Lekuona Kantinan 2 eurotan lor daitezkeenak.
Juneren Hegoak elkarteak Juneren Hegoak Eguna ospatuko du bere herrian, Errenterian, datorren urriaren 11ean. Egun osoan zehar jarduera ugari egingo dira Gernika plazan eta, eguraldi txarra izanez gero, Koldo Mitxelenako patiora eramango da ekimena. Goizean puzgarriak, eskulanak, aurpegia margotzeko tailerra, photocall eta mahai-tenisa izango dira, eta arratsaldean, berriz, emanaldien txanda. Hain zuzen ere, 16:00etan, Edu Magoak magia ikuskizuna egingo du, 17:15ean Motx Pailazoak bere emanaldia izango du eta jaiaren amaiera DJ Ostok musikaz beteko du jaia 18:30ean. Aurkezlea eta dinamizatzailea Luisma Laboa izango da eta egun osoan zehar produktu solidarioen salmentarako stand-ak egongo dira Abarka, BPAN, Mindara, Naizen eta Pausoka bezalako elkarte lagunen artean, baita edariak saltzeko zerbitzua ere.
Aurten ere zozketa solidarioa izango da, eta horretarako rifak jarri dira salgai 2 eurotan udalerriko hiru establezimendutan lor daitekeenak: Aker Kafé, Kerala eta Lekuona Kantina. Zozketa Juneren Hegoak Egunean egingo da, DJaren aurretik. Sariak eskuratu daitezke hilabete bateko epean.
Ekitaldi honetan, ohi bezala, Juneren Hegoak elkartearen produktuak erosteko aukera egongo da: kamisetak, jertseak, poltsak… elkartearen irudia duen tximeletarekin. Aurten 2026ko Juneren Hegoak egutegi solidarioak ere eskainiko dira. Egutegi horiek bere boluntariotzaren balioa nabarmentzea eta familien bizitza hobetzeko kezka duten pertsonak motibatzeko modu bat izan nahi dute, elkartearekin harremanetan jar daitezen Juneren Hegoak elkartearekin elkarlanean aritu ahal izateko.
Erakundeak egun horretan Errenteriara gerturatzeko deia egin die herritarrei, antolatutako jarduerez eta Gernika plazan egongo den festa giroaz gozatzeko. Elkarteak jardunaldi honekin duen helburua erakundearen lana ikusaraztea da, haurren gaixotasun bat bizi duten familiek bizi duten egoerari eta horrek egunerokoan duen eraginari buruz sentsibilizatzea, eta boluntarioen lan desinteresatuari balioa ematea, haien ekarpenik gabe ezinezkoa izango bailitzateke elkartearen lana aurrera eramatea. Era berean, KBL Oarso Elektrizitatea, Marpex eta Casas Nuevas-Olibet auzo elkartearen laguntza eskuzabala eskertu nahi du erakundeak, baita hasieratik Juneren Hegoak babestu duen Errenteriako Udalarena ere.
Juneren Hegoak 2013an sortu zen, eta laguntza-sare bat sortzen du gaixotasunak, dibertsitate funtzionaleko egoerak eta/edo adingabeen dolua jasaten ari diren ahultasun-egoeran dauden Gipuzkoako familientzat, eta haien bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko aukera batzuk ematen ditu.
Juneren Hegoak-i laguntzeko:
- Egin zaitez boluntario. Idatz iezaguzu: [email protected]
- Egin zaitez Teamer euro baten truke hibetero: https://junerenhegoak.org/1euro
- Egin dohaintza bat PayPal-en bidez: https://paypal.me/junerenhegoak
- Juneren Hegoak elkartearen lagun laguntzaile bihurtu https://www.junerenhegoak.org/eu/egin-zaitez-juneren-hegoaken-lagun/
- Egin ezazu transferentzi puntuala: ES81 0081 4254 46 0001112822 (Banco Sabadell)
- BIZUM: 03930 kodea edo bilatu DOHAINTZAK saioan “Juneren Hegoak”

