Gure Historioa

Zuen buruari galdetuko diozue, nola sortu zen hau guztia?, hemen utziko dizuet gure historia, “Juneren Hegoak – Las alas de June” en historia. Historia orok bezala, baditu bere une zoriontsuak, ez hain zoriontsuak eta zer sentitzen duzun ondo jakin gabe pasatzen direnak.

Dena 2012ko abenduan hasi zen, gure June txikia pixka bat gaixorik zegoela, baina tira, “garrantzirik gabeko zerbait izango da”, pentsatu genuen. Medikuekin gora eta behera ibili ginen eta, azkenean, 2013ko urtarrilaren 15ean Donostiako Ospitalean ingresatu zuten. Han, medikuak apur bat beldurtuta zeuden, ez zioten itxura onik ikusten gaiari, eta, proba batzuen ondoren, orain arte gure bizitzako albisterik txarrena eta gogorrena izan dena jakinarazi ziguten. Gure June txikiak minbizia zuen, oso minbizi txarra, eta oso azkar zabaldu zena bere gorputz txiki osoan.

Baina aukerak zeuden, eta haren ondoan borrokatu behar genuen, indartsu eta alai egon, gure energia guztia emateko. Bilboko Gurutzetara eraman nahi gintuzten, baina pediatriako zainketa intentsiboetako unitatean hain gaizki zegoen, ezin zutela lekualdaketa egin ere egin. Lehenik kimio bat etorri zen, eta hor oso gaizki pasatu genuen; izan ere, etengabe hedatzen zen minbiziaren eta kimioaren ondorio sekundarioen artean, oso gaizki geratu zen, entubatu egin behar izan zuten, ondoren trakeotomia bat egin zioten arnasa har zezan, giltzurrunek ere huts egin zioten eta bere odola bertatik iragazten zuen makina batekin zegoen. Gero bigarren kimioa etorri zen, bazirudien dena aurrerantz zihoala, trakeotomia kentzeko asmoa zegoen, eta berak bakarrik arnasa hartzeko, bere odola iragazten zuen makina kendu zitzaion, eta gurekin jolastu ere egiten zuen abestiak kantatzen genizkionean, irribarre egiten zigun eta bizitza bere sokatxora itzultzen zuela zirudien. Baina, bat-batean, bakterio batek eraso egin zion defentsa baxuekin zegoenean, bigarren kimioaren ondorioz, eta horrek gure borrokarekin amaitu zuen, bere sufrimenduekin, eta azkenean, UCIPen 2 hilabete eman ondoren, 2013ko martxoaren 12an, bere bizitza berrirantz hegan egin zuen.

Egun hartan hitz hauek idatzi nizkion, nire agurra:

Aquella mañana de marzo,
comenzaste a volar en tu cielo azul como una mariposa bella y hermosa, sin cargas, sin miedos,
tenías los ojos casi cerrados y los dientes blancos como la nieve.
Una dulce sonrisa se dejaba asomar tímidamente en tu carita.

La música lenta y tranquila que siempre escuchaste cuando estabas dormida, una vez más,
te acompañaba en tu último sueño.

Tu corazón todavía latía, se resistía con fuerza y bailaba todavía al compás de la vida.
Tu cuerpo caliente me regalaba esa calidez en mi mano.
Inmóvil pero a la vez, saltabas de alegría comenzando a desplegar tus nuevas alas.

Mi mano en tu pecho escuchaba sin prisas el ritmo de tus latidos y poco a poco, mientras te decía cosas al oído,
la música de tu cuerpo se apagaba mientras la melodía de tu alma comenzaba a brillar y danzabas alegre revoloteando sin parar.
Jugabas traviesa con mis lágrimas y las convertías en gotas de rocío de tu nuevo amanecer.

Jamás, jamás, sentí tanto, tanto amor dentro, pensé que mi pecho iba a estallar y cerraba los ojos a la espera de tu último tic-tac.
Tu corazón se quedó en silencio por un momento y la melodía llegó a su fin.
Tú volaste alto, muy alto, allí dónde mis ojos ya no alcanzaban a verte,
y dejaste una estela de estrellas que bañaron mi alma de paz y tranquilidad.

Y entonces, te vi …,
revoloteando feliz entre pétalos de amor,

y entonces, te vi …,
revoloteando,

danzando y riendo.

Esan nizkion azken hitzak hauek izan ziren: “Laster ikusiko dugu elkar printzexita, ez izan zalantzarik”.

Gure istorio honen ondorioz, sufrimendua lehen pertsonan bizi ondoren, sentitu genuen guztia sentitu ondoren, beharrean zeuden beste haur batzuei lagundu ahal izatea erabaki genuen, eta hortik sortu zen “Juneren Hegoak” ideia. Ospitalean geundela, guraso askok sufritzen zutela ikusten genuen, eta batzuek ez zuten ez baliabiderik, ez familiaren laguntzarik, eta ama ezkongabe bat ezagutu genuen bere haurtxoarekin, Errenteriako Kaputxinoen parrokiaren laguntza baino ez zuena.

Juneren agurrean, zerbait magikoa gertatu zen, jende guztia joan zen, gertatutako guztiak pertsona askoren bihotza ukitu zuen, lagunak, senideak, lagunen lagunak, auzoko jendea. Joxin apaizak esan zigun: “Gaur zerbait magikoa gertatu da eliza honetan, eta ez da alferrik galdu behar hemen sortu den maitasun guztia; denon artean zerbait egin genezake, antzeko egoeretan dauden familiei laguntzeko zerbait”. Eta lanari ekin genion.

Orain, amets hori egunetik egunera hazten ari da, eta behin idatzi nuen moduan, “Ez dugu teleberrietan atera nahi, ezta oso handiak izan ere, bakarrik konformatuko nintzateke ume bati eta neskato bati lagundu ahal banio eta istorioak amaiera polita izan dezan”. Agian, etorkizunean, hainbeste haziko da hau, “Juneren hegoekin” haur gehiagorengana iritsi ahal izango dugula….. Dena zure esku dago neurri batean, hitz hauek irakurtzen ari baitzara, denon esku.

JunePrimeraQuimioFoto tomada cuando le estaban dando la primera quimio  el 22 de enero de 2013

Orain zure oroitzapena geratzen zait, zure esentzia eta…

“Jende txiki askok,
leku txikietan,
gauza txikiak eginez,
mundua alda dezake”
– Eduardo Galeano-

Eta…

“Batzuetan sentitzen dugu egiten duguna tanta bat besterik ez dela itsasoan,
Baina itsasoa gutxiago izango litzateke tanta hori falta balitzaio ”
– Ama Teresa Kalkutakoa –