Gure Xedea

Fondo2018 12

Zertarako eta norentzat sortu dugu Juneren Hegoak elkartea ?

Juneren hegoak erakundearen misioa da kalteberatasun-egoeran dauden eta gaixotasunei, dibertsitate funtzionaleko egoerei eta/edo adingabeen dolu-egoerei aurre egiten ari diren Gipuzkoako familiei laguntzeko sare bat sortzea, eta haien bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten aukera batzuk eskaini ahal izatea.

Juneren Hegoak nolako elkartea izatea nahi dugu datozen urteetan?

Nahi dugu gaixorik edo doluan dauden haur guztiek eta beren familiek Gipuzkoan erreferentzia puntu bat izatea.

Nahi dugu laguntza sare handi bat izatea, talde lana bultzatuz.

Zertan sinesten dugu eta nolakoak gara?

Sentiberak gara horrelako haurren eta beren familien sufrimenduarekin.

Sinesten dugu gure konpromisoan eta inplikazioan.

Sinisten dugu elkartasunean, pertsonen balore garrantzitsua den aldetik.

Sinesten dugu zintzotasunean eta gardentasunean, proiektu hau ahalik eta urrutienera eraman ahal izateko.

Sinesten dugu argia eta itxaropena gorpuztuko direla iluntasuna nagusi den tokian, baldin eta hurbiltasunez, enpatiaz, errespetuz eta elkar zainduz jokatzen badugu.

Sinesten dugu gizaki guztiek beren baitan daramatzaten eta sufrimendu egoerei aurre egitea ahalbideratzen dizkien gaitasunetan.