Lehenik eta behin, Juneren Hegoak osatzen dugunok eskerrik beroenak azaldu nahi dizkizugu guri lagundu nahi izateagaitik, eta idatzi honen bitartez gure jarduera guztia azaldu nahiko genizuke eta nola egin, gurekin bolondres izateko.
Hasiera
June txikia dugu, istorio honen protagonista nagusia, eta Elkartea martxan jartzearen iradokitzaile. Ospitalean zegoen bitartean, Juneren gurasoek familia askoren errekurtso falta sumatu zuten (materialak, ekonomikoak, personalak..), eta beraien seme-alaben beharrak eta eskaerak asetu nahian, horrelako egoeretan egon ahal liratekeen familiak laguntzeko zerbait sortzea erabaki zuten.
Misioa
Juneren Hegoak elkartearen misioa laguntza sare bat sortzea da, kalteberatasun egoeran izanik haurren gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzen ari diren Gipuzkoako familien alde egiteko asmoz, bai eta esperientzia horri aurre egiteko nolabait kolaboratzea ere.
Helburuak
- Kalteberatasun egoeran dauden haurrak dituzten eta gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzen ari diren familien alboan egotea eta orientabidea ematea.
- Bizitza esperientzia horiek herritarrei hurbiltzea , Juneren Hegoak elkartearen eta gizartearen arteko komunikazio bideak sortuz.
Ikuspegi
Elkarlanean aritzea laguntza sare bat moduan, Gipuzkoan kalteberatasun egoeran dauden familien erreferentzia izateko.
Boluntariotza
Juneren Hegoakeko boluntariotzak hiru arlo nagusi ditu; gure beharra duten pertsonek, beraien familiak eta borondresek.
Aurrekoarekin lotuta, boluntariotza, konpromezua hartzen duten pertsonen talde bat bezala ulertzen dugu, libreki eta muxutruk, eta gure helburuak lortzeko burutuko dituzten ekintzak eginez.
Zure ekimen boluntarioa modu egokian burutzeko, beharrezkoa dela pentsatzen dugu….
- Zure denbora modu konprometitu batean ematea.
- Jarrera baiezkorra, zintzoa, irekia eta enpatikoa laguntzeko prest zauden pertsonen beharrekin izatea.
- Erabiliko dituzun datuen babesa errespetatzea.
Nola izan naiteke borondres?
Oso erraza da!!
Jar zaitez harremanetan borondresen orientatzaile atalarekin, posta elektroniko bat bidaliz: [email protected]
Gure orientatzaileek zure korreoa erantzungo dute, data bat adosteko eta horrela lehen kontaktu bat eduki ahal izango duzu behar duzun informazio guztia jakiteko.
Mila esker Juneren Hegoakekin interesatzeagaitik!!
Gurekin geratzea eta gure taldekidea izatea espero dugu.
Juneren hegoak
Martin Etxeberria 15-behea. 20100 Errenteria. Gipuzkoa
Emaila: [email protected]
Boluntariotza orientatzeko Emaila: [email protected]
Telefonoa: 688 962 111
