Donostia Turismoak 8.000 euro bideratu dizkio Juneren Hegoak elkarteari

Bigarren urtez jarraian, azken urteko esperientzia eta zerbitzu turistiko guztien salmentetatik bildutako diruaren % 2 kausa sozial bati eskaintzen dio erakundeak.

Donostia San Sebastián Solidaria proiektuaren barruan, eta lehen edizioan Gipuzkoako Elikagaien Bankuarekin lankidetzan aritu ondoren, 2024ko ekainetik 2025eko ekainera bitartean, Donostia Turismoak Juneren Hegoak elkartera zuzendu du bere ekintza solidarioa, elkarte horrek ospitale-laguntza, laguntza psikosoziala eta laguntza ekonomikoa eskaintzen jarrai dezan gaixotasunaren edo seme edo alaba baten galeraren ondoriozko prozesu konplexuak igarotzen dituzten familientzat.

Guztira 8.000 euroko ekarpena egin da, eta bi jarduera-ildo osagarritan banatuko dira: % 50 familien laguntza sozial eta emozionalerako erabiliko da, eta beste % 50 June Sánchez Tolaretxipi VI. Bekarako. Beka hori udaren bueltan deituko da, eta haurren minbiziari buruzko ikerketa babesten jarraitzeko helburua du.

Errenterian egoitza duen Juneren Hegoak elkarteak Gipuzkoako hainbat udalerritako 26 familiari laguntzen die gaur egun. Bere esku-hartzea malgua eta gizatiarra da, familia bakoitzaren beharretara egokituz, eta ospitale-laguntza, jarraipen psikosoziala, profesionalekin eta kanpoko erakundeekin koordinatzea eta laguntza ekonomiko puntualak barne hartzen ditu.

Aurten, elkarteak bere taldea indartu du gizarte-langile bat eta administrari bat gehituz, hiru familia berri hartu ditu eta emozioei eusteko talde-espazio berri bat bultzatu du: “Hegoak dituen kafe bat”. Bere boluntario-taldea da elkartearen benetako motorra, eta bere inplikazioa funtsezkoa da familiei laguntza osoa, gizatiarra eta duina eskaintzen dien laguntza-sare horri eusteko.

“Laguntzea da egotea, epaitu gabe eustea eta familia bakoitzaren erritmora ibiltzea. Lankidetza honek indar handiagoz egiten jarraitzeko aukera ematen digu, baita ikerketatik etorkizuna ereiteko ere “, diote Juneren Hegoak elkartetik.

Ekintza hau Donostia Turismoak turismo gizatiarrago, iraunkorrago eta tokiko komunitatearen ongizatean errotuagoarekin duen konpromisoaren parte da.

Juneren Hegoak-i laguntzeko:

juneren hegoak logo100
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.