Juneren Hegoak elkarteak, Badalab eta Errenteriako Udalarekin batera, Aitatxo dokumentala aurkeztuko du datorren maiatzaren 22ko ostiralean, arratsaldeko sei eta erdietan, Niessenen.
Seme bat galdu ondorengo doluaz mintzo da Aitatxo, bere sufrimendua eta dolurako eskubidea partekatu nahi duten lau aiten testigantzatik.
Dokumental honek aitei ahotsa eman nahi die, gizartean errotuta dagoen genero begiradarekin apurtuz, eta itxaropen mezua zabalduz.
Ondorengo solasaldian, Urko Askasibarrek gidatuta, Ana-kotz Lasartek, Izaskun Andonegik, Mikel Perezek eta Naroa Martinezek, dokumentaleko familia protagonistetako batzuek, hartuko dute parte.
Sarrera librea eta doakoa izango da aretoa bete arte. Jarduera euskaraz izango da.
Juneren Hegoak-i laguntzeko:
- Egin zaitez boluntario. Idatz iezaguzu: [email protected]
- Egin zaitez Teamer euro baten truke hibetero: https://junerenhegoak.org/1euro
- Egin dohaintza bat PayPal-en bidez: https://paypal.me/junerenhegoak
- Juneren Hegoak elkartearen lagun laguntzaile bihurtu https://www.junerenhegoak.org/eu/egin-zaitez-juneren-hegoaken-lagun/
- Egin ezazu transferentzi puntuala: ES81 0081 4254 46 0001112822 (Banco Sabadell)
- BIZUM: 03930 kodea edo bilatu DOHAINTZAK saioan “Juneren Hegoak”

