
Urriaren 21ean, larunbata, Errenteriak hartuko du aurten bere hamargarren urteurrena ospatzen duen bertako Juneren Hegoak elkartearen egun handia. Ekintza guztiak Gernika plazan izango dira, “Urteak bete, Abenturak bizi!” ikuskizuna izan ezik. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen ikuskizuna Lekuonan izango da arratsaldeko 17:00etan, eta sarrerak salgai jarri ziren egunean bertan agortu egin ziren. Kontuan izan behar da pailazo hauek Juneren Hegoak-ekin une asko partekatu dituztela, Bizipozan ere kidea baita Errenteriako elkartea; Euskal Herriko Bizipoza taldearen helburua aniztasuna balio bat dela goraipatzea eta komunitatea sortzea auzolanean lan egitea, mundu guztiarentzat lmundu bat eraikiz.
Egun horretako egitarauari dagokionez, 11:00etatik 14:00etara elkarteko boluntarioek dinamizatutako puzgarriak, aurpegiak margotzea eta eskulan tailerrez gozatzeko aukera izango dute txikiek; Kromosoma Tailerra-ren joko erraldoiak ere egongo dira; eta Pocoyo pertsonaia izango da txikiekin eta argazkiak ateratzeko aukera emango zaie. 12:00etan, Elipsis dantza taldeak Haur-pertsonaien ikuskizuna eskainiko du; eta 13:00etan 501st Legion eta The Pink Force igoko dira oholtza gainean StarWars sagaren zaleen gozamenerako, Gernika plazan paseatzen eta nahi duenarentzat eskuragarri. Iaz jada Errenteria bisitatu zuen talde handi honek, eguneko argazkietan protagonistak izan ziren bertan parte hartzen duten boluntarioak.
Arratsaldean, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldiaz gain, 18:00etan Euphoria taldeak antolatutako diskofestan, adin guztietako publikoentzako karaokea eskainiko da; eta 20:00etan amaituko da eguna elkarteko ordezkarien agurrarekin. Azken urte hauetan bezala, Luisma Laboa aurkezlea izango da programaren dinamizatzailea eta KBL enpresa arduratuko da ekitaldi osoaren zati elektrikoa jartzeaz. Produktu solidarioak saltzeko postuak egongo dira, eta hor Juneren Hegoak elkartearen 2024ko egutegia ere salmentan jarriko da; irabazi guztiak elkarte honek lan egiten duten familia guztiei laguntzeko izango dira.

Gaur aurkeztu dute programa hau Lekuonan egindako prentsaurrekoan, eta bertan parte hartu dute Maite Gartzia Errenteriako udaleko kultura zinegotziak, Alazne Mendikute Juneren Hegoak kideak, eta ekitaldiko kolaboratzaileek, hala nola, Luisma Laboak; Alberto Monroyk, Kromosoma Tailerretik; The Pink Force taldeko Andoni Serranok; eta Elipsis taldeko Alba Recuerdak. Agerraldi honetan, elkarteak aldez aurretik eskerrak eman nahi izan dizkie bere kolaboratzaile guztiei egindako ekarpen desinteresatuagatik, eta gipuzkoar guztiak animatu nahi izan ditu herrira euren festa batzera eta gozatzera. Egun ahaztezina bihurtuko da, 2023an elkarteak ere bere lehen hamarkada ospatzen duelako, sendotu egin den proiektua eta bere historian 59 familiari eman dio zerbitzua, 118 boluntario pasatu dira erakundetik, 86 ekitaldi egin ditu eta 287.000 euro baino gehiago bideratu ditu bere jarduerara. Duela 3 urte onura publikoko erakunde gisa ere onartu zuen Eusko Jaurlaritzak.
Gogoan izan behar da Juneren Hegoak taldearen inspirazio izan zen June Sánchez Tolaretxipi txikia 2013an hil zela, bi urte zituela, haur minbiziak jota. Handik hilabete gutxira, gurasoek eta lagun talde batek elkartea sortu zuten. Harrezkero, Euskadiko ahultasun-egoeran dauden eta gaixotasunak, funtzio-aniztasuneko egoerak eta/edo adingabeen dolua jasaten ari diren familiei laguntzeko sare bat sortzen du elkarteak, eta haien bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten aukera batzuk eskaintzen ditu. Ordutik, Juneren Hegoak elkarteak 59 familia artatu ditu, 118 boluntario pasa dira antolaketatik, 86 ekitaldi egin ditu eta 287.000 euro baino gehiago bideratu ditu bere jarduerara. Duela 3 urte, gainera, Eusko Jaurlaritzak onura publikoko izaera aitortu zion.
Juneren Hegoak-i laguntzeko:
- Egin zaitez boluntario. Idatz iezaguzu: [email protected]
- Egin zaitez Teamer euro baten truke hibetero: https://junerenhegoak.org/1euro
- Egin dohaintza bat PayPal-en bidez: https://paypal.me/junerenhegoak
- Juneren Hegoak elkartearen lagun laguntzaile bihurtu https://www.junerenhegoak.org/eu/egin-zaitez-juneren-hegoaken-lagun/
- Egin ezazu transferentzi puntuala: ES81 0081 4254 46 0001112822 (Banco Sabadell)
- BIZUM: 03930 kodea edo bilatu DOHAINTZAK saioan “Juneren Hegoak”




