
Juneren Hegoak elkarteak hamargarren urteurrena ospatzeko ekitaldiekin jarraitzen du. Oraingo honetan, Errenteriako zenbait ostalaritza-establezimendurekin batera, Pintxo-pote solidario bat antolatu du irailaren 23rako eta abenduaren 15erako. Gaurkoz, eta besteren batek ekimenarekin bat egingo duelakoan, Aker, Gamón 14, Maite, Ondartxo, Kantina Lekuona eta Etxeondok parte hartuko dute, besteak beste, modu ezberdinean: edo Juneren Hegoak pintxo berezia eskainiz edo egun horietako pintxo-pote momentuko lortutako zati bat emanez. Juneren Hegoak taldearekin elkarlanean arituko diren tabernetan informazioa egongo da, baita ekimenaren kartel bat ere.
“Establezimendu horietako batzuk elkartearekin lankidetzan aritu dira urte hauetan zehar, eta uste dugu ekimen interesgarria dela gure 10. urteurrena elkarrekin ospatzeko; pintxo-potea giro oneko momentua da gure auzokideen artean, eta bi egun horietan gure tabernetako hainbat pintxoz gozatu ahal izango da, eta, gainera, arrazoi on batengatik egingo da, bildutako guztia familiei bideratuko baitzaie”, adierazi dute Juneren Hegoak elkartetik.
Gabonetako oparietarako egoitzaren irekiera
Halaber, Juneren Hegoak elkarteak herritarrei gogorarazi die Martin Etxeberria kaleko 15. zenbakiko beheko lokala irekiko duela (Errenteriako Super Amara ondoan), produktu solidarioak eta 2024 urteko egutegia saltzeko azaroaren 30ean eta abenduaren 14an, 18:00etatik 19:30era, eguberriaren atarian gaudelako eta opari solidario ona izan daitekeelako.
Juneren Hegoak-en inguruan
Gogoan izan behar da June Sánchez Tolaretxipi txikia, Juneren Hegoak taldearen inspirazioa, 2013an hil zela, bi urte zituela, haur-minbizi baten ondorioz. Handik hilabete gutxira, gurasoek eta lagun talde batek elkartea sortu zuten. Harrezkero, ahultasun-egoeran dauden eta gaixotasunak, dibertsitate funtzionaleko egoerak eta/edo adingabeen dolua jasaten ari diren Euskadiko familiei lagun-
tzeko sare bat sortzen du elkarteak, eta haien bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten aukera batzuk eskaintzen ditu. Proiektu honek 61 familia artatu ditu bere ibilbidean zehar, 118 boluntario pasa dira ekimen guztietatik, 86 ekitaldi egin ditu eta 287.000 euro baino gehiago bideratu ditu bere jarduerara.
Duela 3 urte, Eusko Jaurlaritzak onura publikoko erakundea izendatu zuen, eta, gainera, ikerketa-beka bat sustatzen du, Pediatriako Sociedad Vasco-Navarrarekin batera. Beka horren bidez, haurren onkologiari buruzko ikerketa-proiektuak diruz hornitzen dira, diziplina horrekin lotutako edozein arlotan, eta paziente-talde horren diagnostikoari, jarraipenari eta tratamenduari dagokienez hobekuntzak egiten laguntzen du.
Juneren Hegoak-i laguntzeko:
- Egin zaitez boluntario. Idatz iezaguzu: [email protected]
- Egin zaitez Teamer euro baten truke hibetero: https://junerenhegoak.org/1euro
- Egin dohaintza bat PayPal-en bidez: https://paypal.me/junerenhegoak
- Juneren Hegoak elkartearen lagun laguntzaile bihurtu https://www.junerenhegoak.org/eu/egin-zaitez-juneren-hegoaken-lagun/
- Egin ezazu transferentzi puntuala: ES81 0081 4254 46 0001112822 (Banco Sabadell)
- BIZUM: 03930 kodea edo bilatu DOHAINTZAK saioan “Juneren Hegoak”




