Urriaren 21eko Juneren Hegoak Eguneko ekintzen aurkezpena

jh 10 urte

Datorren astelehenean, urriaren 16an, 13:00etan, Lekuonako terrazan Juneren Hegoak elkarte errenteriarrak bere egun handirako, Juneren Hegoak Egunerako, prestatu dituen jarduerak aurkeztuko dizkie hedabideei. Programaren aurkezpenean, Maite Gartzia Errenteriako Udaleko Kultura zinegotzia, elkarteko ordezkariak eta kolaboratzaile batzuk izango dira, besteak beste, Luisma Laboa telebistako aurkezlea.

Gogoan izan behar da Juneren Hegoak taldearen inspirazio izan zen June Sánchez Tolaretxipi txikia 2013an hil zela, bi urte zituela, haur minbiziak jota. Handik hilabete gutxira, gurasoek eta lagun talde batek elkartea sortu zuten. Harrezkero, Euskadiko ahultasun-egoeran dauden eta gaixotasunak, funtzio-aniztasuneko egoerak eta/edo adingabeen dolua jasaten ari diren familiei laguntzeko sare bat sortzen du elkarteak, eta haien bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten aukera batzuk eskaintzen ditu. Ordutik, Juneren Hegoak elkarteak 59 familia artatu ditu, 118 boluntario pasa dira antolaketatik, 86 ekitaldi egin ditu eta 287.000 euro baino gehiago bideratu ditu bere jarduerara. Duela 3 urte, gainera, Eusko Jaurlaritzak onura publikoko izaera aitortu zion.

Juneren Hegoak-i laguntzeko:

juneren hegoak logo100
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.