Denontzako ekintzak ekainaren 16an: Juneren Hegoak lehenengo Kirol Eguna

juneren hegoak kirol eguna cartel

Datorren ekainaren 16an ospatuko den Juneren Hegoak Kirol Egunaren egitaraua itxi dugu. Helduentzako eta txikientzako hainbat ekintza izango dira. Jardunaldiak helburu soziala dauka: haurren gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzean kalteberatasun egoeran dauden Gipuzkoako familiei laguntzea.

Lehenengo ekintzak goizeko 11etan hasiko dira, Koldo Mitxelena patioan, saskibaoi 3×3 eta eskubaloi txapelketekin. Izena emateko, parte hartu nahi dutenek Juneren Hegoak elkartearen egoitzara hurbildu behar dute (Kaputxinos-en elizaren behekoetan, Super Amara-ren ondoan) ekainak 11, 12 eta 13etan, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Gainera, goizean zehar eta 13:30era arte, rokodromo bat izango da eskalada praktikatzeko.

Arratsaldeko ekintzak Lehendakari Agirre enparantzan izango dira.“Tximeleta Triatloia” 16.30etan  hasiko da eta hiru zati edukiko ditu: ergonometroa, spinning eta oztopoen zirkuitua. Izen emateak plazan bertan egin daitezke edota elkarteko egoitzan ekainak 11, 12 eta 13etan, arratsaldeko 18:00tatik 20:00etara. Segidan, 18:30etan zumba beroketa izango da eta 19:00etan hasiko da egunaren momenturik bereziena: Juneren Hegoak elkartearen lehenengo Running Solidarioa. Lehengoan, 14 urte arteko umeek, heldu batekin lagunduak, 1 kilometroko ibilbide bat osatu beharko dute. Gero helduen txanda etorriko da eta bi ibilbide aukeratzeko daude: 5 kilometrotakoa edo 7,5 kilometrotakoa. Izen-ematea www.herrikrosa.eus webgunean egin behar da. Badago ere dortsal solidarioa, korrika egiten ez dutenentzat eta laguntzeko gogoekin daudenentzat. Festak Zumba stretching batekin bukatuko du.

Juneren Hegoak Elkartearentzako egun zoragarria izango da. Hala ere, zuen parte hartzea ezinbestekoa izango da. Anima zaitezte!