Itziar Astigarraga ikerlariak eta bere lantaldeak June Sánchez Tolaretxipi II Beka jaso du

Joan den asteartean, otsailaren 27an,  arratsaldeko 18:00etan, Juneren Hegoak elkarteak, Euskal Herriko Pediatria elkartearekin batera, Errenterian daukan lokalean June Sanchez Tolaretxipi II. Beka Itziar Astigarraga Aguire ikerlariari eman zion. Berak, Susana García Obregón biologoa eta bere taldearen batera, irabazitako proiektua garatu du. Saria, 4.000 eurokoa, ikerketa aktibatu ahal izateko bideratuko da. Proposatutako gaia minbizia duten haur eta nerabeengan sortutako infekzioak aurreikusten dituzten markagailuen ikerketan datza.

Beka honen xedea haur onkologiaren alorreko ikerketarako diru-laguntzak eskaintzea da. Ikerketa-lan horiek diziplina horretako edozein alderdi jorratu dezakete, eta diagnostikoan, jarraipenean edota tratamenduan ekarpenak egitea da helburua. Hobetsiko dira gaixotasunaren jatorria, faktore iragarleak eta tratamenduak ikertuko dituzten proiektuak. Era berean, gaixo onkologikoaren bizitza-kalitatea hobetuko duten teknika diagnostikoen naiz terapeutiken ikerkuntzara bideraturiko proiektuak aintzat hartuko dira.

Ekitaldian, parte hartzaile guztiek ikertzaileen lana eta ikerketen beharrak azpimarratuko zituzten. Carlos Sánchezen, Juneren Hegoak elkartearen lehendakariaren, hitzetan: “Ikerketarik gabe itxaropenarik ez dago, eta itxaropenarik gabe etorkizuna ere ez dago”.

beca june sanchez tolaretxipi 2018

Javier Kortak ere ikertzaileen lana goraipatu zuen: bere ustetan, momentu honetan dauden ikerketak garatzeko dirulaguntzak urriegiak dira, batez ere administrazioak emandakoak. Eta bai Juneren Hegoak eta bai beste elkarte batzuen laguntzagatik aukera dago ikerketak aurrera eramateko. Profesionalen ahalegineei esker ere garatu daitezke proiektu hauek.

Bukatzeko, Itziar Astigarragak eta Susana Garcíak euren lanen ardatzak azaldu zituzten: minbizia pairatzen duten haur eta nerabeen heriotza eragiten duten faktoreen artean, infekzioak dira nagusienak; beraz, infekzioen jatorria zein dan jakiteak lagunduko du heriotza hauek saihesteko.

Parte hartzaileak:

  • Itziar Astigarraga Aguirre, beka irabazitako ikerlari nagusia 
  • Susana García Obregón, biologoa eta irabazitako proiektuaren kolaboratzailea 
  • Dr. Javier Korta Murua, Euskal Herriko Pediatria elkartearen Lehendakaria 
  • Carlos Sánchez, Juneren Hegoak elkartearen Lehendakaria