GKE hau osatzen duten pertsona guztientzat hausnartzeko eguna izan zen eta Aingeru Oiartzabal osasun-psikologoak tailer bat eman zuen.
Pasa den larunbatean, araroaren 17an, Juneren Hegoak-en boluntarioen urteko topaketa ospatu zen. Jardunaldi honetan boluntariotzaren inguruko alderdiak partekatzen saiatzen da. Helburu nagusia da eguneroko lana hobetzea talde barruan.
Oraingo honetan Aingeru Oiartzabal osasun-psikologoak tailer bat eman zuen. Ekintza honen xedea gutako bakoitzaren barruko begirada bat bilatzea izan zen, ikaskuntza eta auto-behaketaren bidez, beharrezko garapen psiko-emozionala lortzeko. Kontua da bakarrik begirada konsziente batetik lortu ahal dela oreka ideala besteei laguntzeko.
Doluren eta bere etapa desberdinen inguruan landu zen topaketa, zein etapatan dagoen laguntza eskatzen duen pertsona ulertzeko eta, beraz, maila horretan tratatzea, berarekin ondo moldatzeko eta prozezuan ahal den modu onenean laguntzeko.
Gogoratu behar dugu Juneren Hegoak-en helburua Gipuzkoako familientzat laguntza sarea sortzea dela. Zehazki, haurren gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzean kalteberatasun egoeran dauden Gipuzkoako familiei zuzenduta dago elkartea.
Jardunaldia oso aberatsa izan zen Juneren Hegoak-en lokalera hurbildu ziren hogei boluntarioei.
Juneren Hegoak-en voluntario izanez gero, jarri harremanetan gurekin hurrengo emailaren bidez: [email protected]