Joan den azaroaren 15ean Juneren Hegoak I Haur eta gazte Gabonetako Marrazketa lehiaketa aurkeztu egin zen. Bere helburua, jasotako lanen artean aurtengo jaiak zorionduko dituen postala lortzea zen.
Eta baditugu sarituta izan diren hiru postal horiek: Jakes Santos Garay, Elaia López Pérez y Uxue Gutiérrez García margolariek eginikoak. Gainera, Elaiak bidalitako postala izango da Juneren Hegoak erabiliko duena egun zoriontsuak eta urte berri on bat opatzeko postala.
Eskerrik asko artista parte hartzaile guztiei!
![]() | ![]() |
Juneren Hegoak-en inguruan
Gogoan izan behar da June Sánchez Tolaretxipi txikia, Juneren Hegoak taldearen inspirazioa, 2013an hil zela, bi urte zituela, haur-minbizi baten ondorioz. Handik hilabete gutxira, gurasoek eta lagun talde batek elkartea sortu zuten. Harrezkero, ahultasun-egoeran dauden eta gaixotasunak, dibertsitate funtzionaleko egoerak eta/edo adingabeen dolua jasaten ari diren Euskadiko familiei lagun-
tzeko sare bat sortzen du elkarteak, eta haien bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten aukera batzuk eskaintzen ditu. Proiektu honek 61 familia artatu ditu bere ibilbidean zehar, 118 boluntario pasa dira ekimen guztietatik, 86 ekitaldi egin ditu eta 287.000 euro baino gehiago bideratu ditu bere jarduerara.
Duela 3 urte, Eusko Jaurlaritzak onura publikoko erakundea izendatu zuen, eta, gainera, ikerketa-beka bat sustatzen du, Pediatriako Sociedad Vasco-Navarrarekin batera. Beka horren bidez, haurren onkologiari buruzko ikerketa-proiektuak diruz hornitzen dira, diziplina horrekin lotutako edozein arlotan, eta paziente-talde horren diagnostikoari, jarraipenari eta tratamenduari dagokienez hobekuntzak egiten laguntzen du.
Juneren Hegoak-i laguntzeko:
- Egin zaitez boluntario. Idatz iezaguzu: [email protected]
- Egin zaitez Teamer euro baten truke hibetero: https://junerenhegoak.org/1euro
- Egin dohaintza bat PayPal-en bidez: https://paypal.me/junerenhegoak
- Juneren Hegoak elkartearen lagun laguntzaile bihurtu https://www.junerenhegoak.org/eu/egin-zaitez-juneren-hegoaken-lagun/
- Egin ezazu transferentzi puntuala: ES81 0081 4254 46 0001112822 (Banco Sabadell)
- BIZUM: 03930 kodea edo bilatu DOHAINTZAK saioan “Juneren Hegoak”






