
Asteartea, irailaren 26an, 12: 00etan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen “Ur-teak bete, abenturak bizi!” ikuskizuna ikusteko sarrerak salgai jarriko dira http://sarrerak.errenteria.eus/ webgunean, 6 eurotan. Ekitaldi hau Errenteriako elkartearen egun handiko plater nagusietako bat izango da, eta, gainera, aurten, hamargarren urteurrena ospatuko du. 11: 00etan hasiko da eta 20: 00ak arte iraungo du. Ekitaldi honen aurreko astean, elkarteak Juneren Hegoak Eguneko egitarau osoaren berri emango du.
Gogoan izan behar da Juneren Hegoak taldearen inspirazio izan zen June Sánchez Tolaretxipi txikia 2013an hil zela, bi urte zituela, haur minbiziak jota. Handik hilabete gutxira, gurasoek eta lagun talde batek elkartea sortu zuten. Harrezkero, Euskadiko ahultasun-egoeran dauden eta gaixotasunak, funtzio-aniztasuneko egoerak eta/edo adingabeen dolua jasaten ari diren familiei laguntzeko sare bat sortzen du elkarteak, eta haien bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten aukera batzuk eskaintzen ditu. Ordutik, Juneren Hegoak elkarteak 59 familia artatu ditu, 118 boluntario pasa dira antolaketatik, 86 ekitaldi egin ditu eta 287.000 euro baino gehiago bideratu ditu bere jarduerara. Duela 3 urte, gainera, Eusko Jaurlaritzak onura publikoko izaera aitortu zion.
Juneren Hegoak-i laguntzeko:
- Egin zaitez boluntario. Idatz iezaguzu: [email protected]
- Egin zaitez Teamer euro baten truke hibetero: https://junerenhegoak.org/1euro
- Egin dohaintza bat PayPal-en bidez: https://paypal.me/junerenhegoak
- Juneren Hegoak elkartearen lagun laguntzaile bihurtu https://www.junerenhegoak.org/eu/egin-zaitez-juneren-hegoaken-lagun/
- Egin ezazu transferentzi puntuala: ES81 0081 4254 46 0001112822 (Banco Sabadell)
- BIZUM: 03930 kodea edo bilatu DOHAINTZAK saioan “Juneren Hegoak”




