Errenteria, 2024ko abenduaren 23a.- Datorren larunbatean, abenduaren 28an, Errenteriako Niessen auditorioak Bizitu programaren saio berri bat eskeiniko du goizeko 11etan. Hasieran zineman zentratu zen Bizitu ekimena, baina bigarren saioa da jada diziplina artistiko berriei irekitzen zaiela. Oraingo honetan, Zapotxin pailazoaren musika eta dantza ikuskizuna izango dira protagonista, publikoa dantza eta kanta egitera eramango duena. Juneren Hegoak elkarteak eta Onintze Aguirrek antolatutako Bizitu saio hau pertsona mota guztien beharretara egokituta dago, eta zeinuen aldibereko hizkuntzan itzulpena izango du.
Sarrera doakoa da, beti bezala, baina leku mugatuarekin; beraz, besaulkia erreserbatu behar da webgunearen bidez sarrerak.errenteria.eus.
Bizitu proiektua 2017an sortu zen, behar bereziak dituzten adingabeen familientzako aisialdi eta kultur eskaintza gozatzeko kultur guneek zituzten zailtasunak agerian utzi ondoren. “Bizituk diziplina artistiko desberdinetako ikuskizunak publiko guztiei hurbildu nahi dizkie, pertsona bakoitzaren aniztasun funtzionala errespetatuz, giro ludiko bat sortuz eta, batez ere, Juneren Hegoak eta beste kolektibo batzuk osatzen dituzten txikien behar espezifikoei erantzuna emanez”, adierazi dute ekimen honen antolatzaileek.
Koloreen kaxa kolore gabe geratu zaigu. Nondik lortu koloreak ordea? Ingurura begiratu besterik ez dugu egin behar, handik eta hemendik, herriak, lagunek ematen baitizkigute behar adina kolore. Kolorez blai, kantuan eta dantzan arituko gara, elkarrekin, koloreak denonak direlako, eta musika eta dantza are gehiago!
Zapotxin pailazoak musikaz betetako ikuskizuna aurkeztuko du, eta horretarako ez du bartulo handirik beharko, Niessenera hurbildutako lagunak besterik ez! Denon artean dantzan eta kantuan aritzeko formatua izango da, eta erakutsiko dugu, antzokian eta plazan guztiok dugula tokia!
Juneren Hegoak-i laguntzeko:
- Egin zaitez boluntario. Idatz iezaguzu: [email protected]
- Egin zaitez Teamer euro baten truke hibetero: https://junerenhegoak.org/1euro
- Egin dohaintza bat PayPal-en bidez: https://paypal.me/junerenhegoak
- Juneren Hegoak elkartearen lagun laguntzaile bihurtu https://www.junerenhegoak.org/eu/egin-zaitez-juneren-hegoaken-lagun/
- Egin ezazu transferentzi puntuala: ES81 0081 4254 46 0001112822 (Banco Sabadell)
- BIZUM: 03930 kodea edo bilatu DOHAINTZAK saioan “Juneren Hegoak”

