Tilin Talan haur eskolek Juneren Hegoak elkarteari laguntza eskaini nahi die. Hori dela eta, datorren ostiralean, hilak 21, jardunaldi solidario bat antolatu dute, Juneren Hegoakentzat dirua biltzeko helburuarekin.
Gure elkartea eta gure egitekoa azaltzeko Juneren Hegoaken hainbat boluntario Tilin Talanen udalekuetan izan ziren. Aldapetan eta Lorean, esaterako. Era horretan, 2 eta 12 urte bitarteko 250 haurrek parte hartu zuten jardunaldietan eta Juneren Hegoaken historia, familiei eskaintzen diegun laguntza edo besteak beste Super H-ren proiektua ezagutu zuten. Hitzaldiaren ondoren, txikienek ehundaka tximeleta koloreztatu zituzten eta helduenek Super H-ren proiekturako marrazkiak egin zituzten. Proiektu horren helburua ospitaleak leku gizatiarrago batean bihurtzea da.
Zalantzarik gabe ostiraleko jardunaldian une atsegin eta dibertigarri bat izateko aukera izango da. . Gure aldetik eskerrak eman nahi dizkiogu Tilin Talan elkarteari. Ekitaldian jasotakoa gure elkartearen zereginetarako erabiliko da.


