LARUNBAT HONETAN ELKARTASUNAREN MOTORRAREN 3.EDIZIOA EGINGO DA JUNEREN HEGOAKENTZAT DIRUA BILTZEKO HELBURUAREKIN

Urtero bezala Elkartasunaren Motorra elkarteak Juneren Hegoaki babesa eskaini nahi dio eta helburu horri jarraikiz hilaren 17an Errenteriko erdialdean jardunaldi dibertigarri eta familiarra antolatu du. Goizeko 11etan hasiko dira ekitaldiak eta gauerarte iraungo dute. Egunean zehar, zumba ikastaroak, batukada, haurrentzako jolasak, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak (17:00etan) eta dantza erakusketak izango dira bertan. Eguna amaitzako, 21:00etan DJ Bussy-k girotuko du gaua. Era berean, egun osoz 100 auto baino gehiago egongo dira ikusgai, eta Quads-etan ibiltzeko aukera ere egongo da.

Azken finean, garraio kontzentrazio solidario bat izango da, Juneren Hegoakentzat dirua biltzea xede duena. Izan ere, Juneren Hegoak erakundeak seme edo alaben gaixotasun baten ondorioz egoera zaurgarri batean dauden Gipuzkoako familientzat babes sare bat sortzeko sortu zen. Hori dela eta, familia horiei bai gaixotasunean zehar bai doluan laguntza eskaintzen die erakunde horrek.

Jardunaldi solidario honetan motorrak piztuko ditugu Juneren Hegoaki denon artean laguntzeko.
juneren hegoak logo100
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.