Haur eta gazte gabonetako marrazketa lehiaketa

Juneren Hegoak elkarteak, bere 10. urteurrenarekin bat eginez, Juneren Hegoak I Haur eta gazte gabonetako marrazketa lehiaketa iragartzen du, oinarri hauen arabera.

LEIHAKETAREN GARAPENA

Gabonetako postalak azaroaren 15etik 30era arte jasoko dira.

Irabazi zuten lanen berri abenduaren 6tik 10era izango da.

NORI ZUZENDUTA

Lehiaketan 4 eta 18 urte bitarteko parte hartu nahi duten haur eta gazteei zuzenduta.

KATEGORIAK

  • A kategoria: 4 – 6 urte
  • B kategoria: 7 – 10 urte
  • C kategoria: 11 – 14 urte
  • D kategoria: 15 – 18 urte

GAIA

Aurkeztutako lanak Gabonetako postalak izango dira, eta Juneren Hegoak elkartearen esentzia eta gabonetako izpirutua irudikatu beharko dituzte. Juneren Hegoak duen tximeleta bezalako motiboak eta parte-hartzaileek gogoko dituzten beste elementu batzuk sartzea iradokitzen da.

MARRAZKIEN EZAUGARRIAK

Parte hartzaileek bere ideiak marraztu eta marrazketa eskaneatuta (edo argazki bat aterata) bidali behar dituzte email helbide honetara: [email protected], jarraian aipatzen diren datuekin: izena, abizenak, adina eta telefono zenbakia.

ONARTUTAKO TEKNIKAK

Edozein teknika erabil daiteke, hala nola errotuladorea, arkatza, akuarela, tenpera, argizarizko eta pastel pintura, argazkia (ukituarekin) eta IAk sortutako irudia.

SARIAK

Amaierako 4 postal aukeratuko dira (bat kategoria bakoitzeko) eta, ondoren, horietatik irabazlea aterako da. Kategoria bakoitzean aukeratutako bakoitzari sariak emango zaizkio: merchandising txartel bat Juneren Hegoak elkartearen produktu solidarioak erosi ahal izateko.

EPAIMAHAIA

Epaimahaia elkarteko boluntarioek osatuko dute, eta lan irabazleen izenak eta sariak Juneren Hegoak elkartearen sare sozialetan argitaratuko dira 2023ko abenduaren 6tik 10era bitartean.

MARRAZKIEN HEDAPENA

Leihaketan aurkeztutako marrazkiak Juneren Hegoak elkartearen jabetzan geratuko dira, eta bere gizarte helburuekin lotuta dauden jarduera eta ekimenetan erabiliko ditu.

Bestalde, irabazlea izango den postala 2023ko Gabonetarako zoriontzeko postalaren irudia izango da.

PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Lehiaketa honetan parte hartzen duten haurrek eta hauen familiek, oinarri hauek bere osotasunean onartzen dituzte.