Azaroaren 18an, Juneren Hegoak-eko boluntario taldeak Angel Castrillo eta Beatriz Larrañagak eskainitako coaching saioetan parte hartu zuen.

Elkarteko hainbat arloetako 23 boluntariok osaturiko taldeak komunikazioa landu zuten, bai Juneren Hegoakeko kanpo komunikazioa zein barne komunikazioa.

Ondorengo lerroetan jardunaldiko informazio labur bat besterik ez da aditzera ematen, baina Adegiko egoitzan egon ginen pertsonek gauza asko bizi izan genituen. Badakigu hitzen bidez bakarrik ez garela komunikatzen eta ahotsaren, keinuen eta gorputzaren bitartez asko komunikatzeko gai garela. Juneren Hegoakeko boluntarioek badakite besarkada batean bizitza helarazten dela eta bizitza partekatzen dela. Eta, Juneren Hegoak elkartean, besarkadak maite digu. Zer egingo diogu!

Era berean ikasi genuen oso zaila dela norbaitek bere bihotza irekitzen digunean komunikazio hori etetea eta oso sentimendu txarra dela ez entzunak sentitzen garenean. Eta Jueneren Hegoak-en pertsonak maite ditugu eta horrek elkarbizitzarako eta maitasunerako espazioak bilatzera garamatza.

Komunikazio on bat balioetan oinarritzen da eta hori da Juneren Hegoak-en falta ez zaiguna; boluntariotzarekin konprometitutako balioek elkartu egiten gaituzte eta egunero hobeak izateko indarrak ematen dizkigute, Juneren Hegoakeko familiei laguntza eskaintzeko. Balio horiek Juneren esentziara garamatzate, behin Carlos eta Amaiak hasitako abentura polit honen oinarri dena. Konpromisoa, umorea, alaitasuna, zintzotasuna, maitasuna, ilusioa, lana, enpatia… eta beste hainbat balio dira ibilaldi honetan motxilan sartuta ditugunak.

Eta emozioa. Besteekiko dugun errespetua eta emozioa dira Juneren Hegoak-en bizi izan ditugun une gogorretan bidelagun. Ezagutzen bagaituzue, jakingo duzue zertaz ari garen, umeen begiak begiratzen ditugunean sentitzen dugun zirraraz hitz egiten dugunean.

Eta, jarraitzen dugu egunero ikasten, pertsona hobeak izaten eta elkarte sendo eta indartsua izaten, familien beharrengandik gero eta gertuago dagoena. Eta Juneren begiak dira bide honetan gure itsasargia.

Esta entrada también está disponible en: Castellano