Gure elkarteak lankidetza-hitzarmen bat sinatu berri du Donostia San Sebastian Turismoarekin, Gipuzkoako hiriburuko turismo-jarduera kudeatzen duen erakundearekin. Helburua da Juneren Hegoak proiektuarentzako finantziazioa eta sustapen-laguntza partekatzea 12 hilabetez, 2024ko ekainetik 2025eko maiatzera.
Akordio horri esker, Donostia San Sebastian Turismoak 6.000 euroko ekarpena egingo dio elkarteari, Ticketing jardueraren salmenta eta zerbitzu turistikoen % 2tik datorrena. Era berean, ekintza bateratuak egingo dituzte Donostian Juneren Hegoak proiektuaren sozializazioa eta sentsibilizazioa sustatzeko, hala nola elkartutako enpresekin komunikazio- eta hedapen-ekintzak – tokiko 320 enpresa inguru –, hirugarrenen ekarpenak jasotzea, boluntarioak bilatzea edo erakundearen kanal eta ekitaldietan proiektua bera sustatzea.
Argazkian, gure presidentea, Carlos Sánchez, agertzen da, Isabel Aguirrezabala, Donostia San Sebastián Turismoko zuzendariarekin batera, akordioa sinatu zen unean.
Juneren Hegoak elkartetik eskerrak eman nahi dizkiogu elkarteari gure elkartearen alde egindako apustuagatik eta espero dugu lankidetza hitzarmen hau gure proiekturako bozgorailu izatea eta horrela gure familiei laguntzen eta hazten jarraitzea.
Juneren Hegoak-i laguntzeko:
- Egin zaitez boluntario. Idatz iezaguzu: [email protected]
- Egin zaitez Teamer euro baten truke hibetero: https://junerenhegoak.org/1euro
- Egin dohaintza bat PayPal-en bidez: https://paypal.me/junerenhegoak
- Juneren Hegoak elkartearen lagun laguntzaile bihurtu https://www.junerenhegoak.org/eu/egin-zaitez-juneren-hegoaken-lagun/
- Egin ezazu transferentzi puntuala: ES81 0081 4254 46 0001112822 (Banco Sabadell)
- BIZUM: 03930 kodea edo bilatu DOHAINTZAK saioan “Juneren Hegoak”

