Errenteriako Noski! liburu-dendak bere laugarren poesia solidarioaren saioa egingo du Juneren Hegoak elkartearen alde.
Errenteriako Noski! liburu-dendak, Sihara Nuño eta Juan Manuel Uria poeten proiektuak, laugarren urtez jarraian poesia solidarioaren saioa antolatu du, Poesiaren Nazioarteko Egunaren barruan. Aurten, Juneren Hegoak elkarteari eskainiko zaio. Hala, datorren asteartean, martxoak 21, 18:30etan, literaturarekin lotutako hainbat pertsonak, hala nola Aitor González, Amada Bodón, Eva Berian Estévez, Irene Sotelo, Lourdes Dominguez Carrasco, Maite Lorenzo Sánchez, Mercedes García Sieira, MMar Estébez García, Naroa Martínez, Patricia Pérez Redondo, Violeta Morcillo edo Xoan Alonso, baita elkarteko boluntarioek ere, irakurketa poetikoa egingo dute liburu-dendan bertan. Sarrera librea da guztientzat.
Saioan zehar, elkartearen eta bere lanaren berri emango zaie bertaratutakoei. Lan hori orain dela 10 urte hasi zen, kalteberatasun-egoeran dauden eta gaixotasunei, dibertsitate funtzionaleko egoerei eta/edo adingabeen doluari aurre egiten dieten Gipuzkoako familiei laguntzeko sare bat sortuz, eta haien bizi-kalitatea hobetzen lagunduko duten aukera batzuk eskainiz. Era berean, Juneren Hegoak elkartearen produktu solidarioak erosi ahal izango dira, laguntzen dien familiei artatzeko.

Elkarteak ekitaldi honetara joatera animatu nahi du eta eskerrak eman nahi dizkio liburu-dendari bere laguntzagatik: “Noski! Juneren Hegoak elkartearen familiako kidea da, hasieratik gurekin asko inplikatu delako, gure egutegiak saldu dituelako eta gure jarduerak eta ekitaldiak bere liburu-dendan zabaldu dituelako. Orain, gure hamargarren urteurrenarekin batera, elkartasunezko poesia-saioa eskaintzen digu, eta esperientzia hori partekatzeko aukera ematen digu. Gainera, Carlos Sánchez presidenteak bere alaba Juneri idatzi zion poesia sartu dute. Izan ere, June izan zen elkarte horren hazia, 2013an minbiziak jota utzi gintuena. Poesiak sendatu, elikatu eta batu egiten duela uste dugu, eta, beraz, oso saio hunkigarria eta suspergarria izango dela ziurta dezakegu”.
Ekitaldi hau, Juneren Hegoak Elkarteak 2023an zehar burutuko dituen bere hamargarren urteurreneko ekintzen barruan kokatzen da. Azkenik, elkarteak bere kausarekin kolaboratzeko deia egin nahi die guztiei, boluntariotzaren bitartez, Teaming bezalako kanalen bitartez edo bere IV. June Sánchez Tolaretxipi Beka, haur minbiziaren ikerketara bideratua, gauzatzeko aktibatu duen crowdfounding bidez, “Mi Grano de Arena” plataformaren bitartez.
Dohaintza egin
Juneren Hegoak-i laguntzeko:
- Egin zaitez boluntario. Idatz iezaguzu: [email protected]
- Egin zaitez Teamer euro baten truke hibetero: https://junerenhegoak.org/1euro
- Egin dohaintza bat PayPal-en bidez: https://paypal.me/junerenhegoak
- Juneren Hegoak elkartearen lagun laguntzaile bihurtu https://www.junerenhegoak.org/eu/egin-zaitez-juneren-hegoaken-lagun/
- Egin ezazu transferentzi puntuala: ES81 0081 4254 46 0001112822 (Banco Sabadell)
- BIZUM: 03930 kodea edo bilatu DOHAINTZAK saioan “Juneren Hegoak”

