10:30etatik 14:30etara adin guztientzako ekintza ugari egongo dira Gernika Plazan eta elkartearen eta beste elkarte lagunen merchandising-a erosi ahal izango da.
Juneren Hegoak elkarteak Juneren Hegoak Eguna ospatuko du bere herrian, Errenterian, datorren larunbatean, urriaren 3an. Goizean zehar hainbat ekintza egingo dira Gernika plazan eta, eguraldi txarra izanez gero, Koldo Mitxelenaren patiora eramango dira. Puzgarriak, eskulanak, pintakarak, bubble ball-ak eta mahai-tenisa egongo dira, baita photocall bat eta jaiari amaiera emango dion ponpa-festa bat ere. Allende Urritegi elkarteko laguntzaile gazteak dinamizatuko du goiza, eta bidelaguna izango da jardunaldian parte hartuko duten elkarte lagunei, beren lana zertan egiten duten azaltzeko: Abarka, Mindara, Pausoka eta Quitemos hierro a Uxue (BPN). Bestalde, ekitaldian erakunde horien eta Juneren Hegoak elkartearen produktu solidarioak erosi ahal izango dira; jakinarazi nahi da 2027ko egutegia prest duela Juneren Hegoak elkarteak.
Erakundeak egun horretan Errenteriara gerturatzeko deia egin die herritarrei, antolatutako jarduerez eta Gernika plazan egongo den festa giroaz gozatzeko. Elkarteak jardunaldi honekin duen helburua erakundearen lana ikusaraztea da, haurren gaixotasun bat bizi duten familiek bizi duten egoerari eta horrek egunerokoan duen eraginari buruz sentsibilizatzea, eta boluntarioen lan desinteresatuari balioa ematea, haien ekarpenik gabe ezinezkoa izango bailitzateke elkartearen lana aurrera eramatea.
Juneren Hegoak 2013an sortu zen, eta laguntza-sare bat sortzen du gaixotasunak, dibertsitate funtzionaleko egoerak eta/edo adingabeen dolua jasaten ari diren ahultasun-egoeran dauden Gipuzkoako familientzat, eta haien bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko aukera batzuk ematen ditu.
Juneren Hegoak-i laguntzeko:
- Egin zaitez boluntario. Idatz iezaguzu: [email protected]
- Egin zaitez Teamer euro baten truke hibetero: https://junerenhegoak.org/1euro
- Egin dohaintza bat PayPal-en bidez: https://paypal.me/junerenhegoak
- Juneren Hegoak elkartearen lagun laguntzaile bihurtu https://www.junerenhegoak.org/eu/egin-zaitez-juneren-hegoaken-lagun/
- Egin ezazu transferentzi puntuala: ES81 0081 4254 46 0001112822 (Banco Sabadell)
- BIZUM: 03930 kodea edo bilatu DOHAINTZAK saioan “Juneren Hegoak”


