Juneren Hegoak elkarteak bere I Haur Marrazketa Lehiaketa iragartzen du

Irabaziko duten marrazkiek elkartearen 2020ko egutegia osatuko dute

Juneren Hegoak elkarteak Juneren Hegoak I Haur marrazketa lehiaketa abian jarriko du maiatzaren 31atik uztailaren 15era arte.

Lehiaketa 4 eta 14 urte bitarteko parte hartu nahi duten haurrei zuzenduta (urte horiek barne) dago, hiru kategori ezberdinetan: A kategoria 4 – 6 urte, B kategoria 7 – 10 urte eta C kategoria 11 – 14 urte.

Zer da zuretzat Juneren Hegoak? Haurrek
Juneren Hegoak elkartearen tximeleta eta elkarteak berak sortutako irudiak edo asmoak ere isla ditzakete errotulagailuaz, arkatzaz, akuarelaz, tenperaz, argizarizkoez eta pastel pinturaz.

Aurkeztutako marrazki guztien artean 12 hartuko dira (4 kategoria bakoitzean) eta 2020 urteko egutegia osatzeko erabiliko dira. Sari ugari izango dira irabazleentzat. Lehiaketan Albaolak, Donostiako Aquarium-ek, Galaxy Txikipark-ek, Mater Museoak, Mirandaola Museoak, Kutxa Ekogunea Parkeak, Kutxa-espazioak eta Errealeko Fundazioak kolaboratzaile bezala parte hartu dute opariak emanez.

Parte hartzaileek bere ideiak marraztu eta marrazketa eskaneatuta bidali behar dituzte email helbide honetara: [email protected], bere izena, abizenak, adina eta telefono zenbakia jarritarekin. Marrazkia ere utz daiteke Juneren Hegoak Errenterian duen egoitzan edo egoitzaren poztontzian (Martin Etxeberria Kalea, 15 bajo, 20100 Errenteria, Gipuzkoa). Elkartearen boluntarioek epaimahia osatuko dute eta irabazleen izenak eta sarien informazioa Juneren Hegoen sare sozialetan iragarriko dira 2019ko uztailaren 30ean. Izan ere, irabazleen sariak uztailaren 29an, arratsaldeko 19:00etan zozketatuko dira, Juneren Hegoak elkartearen egoitzan.

Gogoratu behar dugu Juneren Hegoaken helburua Gipuzkoako familientzat laguntza sarea sortzea dela. Zehazki, haurren gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzean kalteberatasun egoeran dauden Gipuzkoako familiei zuzenduta dago elkartea.

Lehiaketaren arauak