Juneren Hegoak eguna

Juneren Hegoak elkarteak datorren larunbatean ospatuko du bere urteroko festa. Errenteriako Lehendakari Agirre plazan izango da ekitaldi solidario hori, eta hainbat ekintza egingo dira. Horien artean, Go!azen EITBren telesaileko gazteen ikuskizuna nabarmentzen da.

Goizeko 11:00etan emango zaio hasiera ekitaldiari eta eskulanen tailerra, sentsibilizazio-jokoak eta puzgarriak egongo dira, eta gainera, etxeko txikienek beraien aurpegia margotu ahal izango dute.

Bazkalorduaren ostean, 17:00etan Go!azen telesaileko gazteek musika eta dantzaz beteko du plaza. 18:00etan jardunaldiko une hunkigarrienaren unea helduko da, elkarteak laguntza ematen dien familiei egingo dien omenaldiarekin. Aurten, gainera, Hibaika arraun taldeko neskak omenduko dira, nortzuek, Juneren Hegoaken tximeleta gainean daramaten beraien proba guztietan. Jarraian, zumba saioa hasiko da, Activadancen eskutik. Egun berezi honi amaiera emateko, Landarbaso koroaren gazte eta haur koroaren ikuskizunaz gozatu ahal izango da. Dizdizka eta Kontari, hurrenez hurren.

Beste hainbat elkarte lagun ere egongo dira egun honetan eta era berean, opari tonbola ere izango da, bertako erakunde eta denda askoren eskuzabaltasunari esker. Besteak beste, Errenteriako Zaldiak jatetxean afaltzeko bi bazkari/afari, Sisters and the Cityren kit bat, Aquariumerako edota Bera Bera zein Gipuzkoa Basketen partidua ikusteko sarrerak zozketatuko dira.

Gogoratu behar dugu Juneren Hegoaken helburua Gipuzkoako familientzat laguntza sarea sortzea dela. Zehazki, haurren gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzean zaurgarritasun egoeran dauden Gipuzkoako familiei zuzenduta dago elkartea.

Juneren Hegoak elkarteak gonbidapena luzatu nahi du, elkartearentzat hain berezia den egun honetan parte hartzeko eta beraien kolaborazioa eskatzeko Juneren Hegoakek familiei laguntzen jarraitu ahal izateko.