Juneren Hegoak Eguna 2019

juneren  hegoak  eguna  2019_cabecera

Datorren larunbatean, urriaren 5ean, Juneren Hegoak bere egunik handiena ospatuko du Errenterian, Lehendakari Agirre plazan. Eta horretarako, jarduerez beteriko programa prestatu du: musika, dantza, ipuinak, haur tailerrak, eta lasterketa bat izango dira egun honetan eskainiko diren parte hartzeko zenbait aukera. Gure elkartea orain dela hilabete batzuk prestatzen hasi zen programa hau, publiko osoari begira.

Jardueretan parte hartuko duten pertsonetaz eta gure kolaboratzaileak direnez gain, elkarrekin zenbait proiektu edota ekimen elkarbanatzen eta aurrera eramaten duten lau elkarte egongo dira gurean: Pausoka Elkartea, Gure Nahia Elkartasuna, Algaraklown eta Errenteriako Mindara. Elkarte hauentzat gune goxo bat prestatu dugu, haurrei eta bere familiei egunerokotasunean laguntzeko kudeaketa erakusteko.

Baina egun honetan, Juneren Hegoak egingo duen gauzarik garrantsitzuena eskerrak ematea izango da: gaixo dauden haurren eta bere familien ongizatea lortzeko laguntzen diguten pertsonak, erakundeak, elkarteak eta taldeak dira gure bide lagunak, eta eskaintzen diguten babesa eskertu nahi diegu. Eta nola ez, gure familiak ardatzak dira Juneren Hegoak elkartean: egunero beraiekin ikasten dugu, beraiekin konpartitzea altxorra delako. Boluntarioak ere funtsezkoak dira, pertsonak hain ezberdinak baina eskuak eta bihotza oparitzen dituzte Juneren Hegoak bere helburuak betetzen jarrai dadila.

Duela bost urte hasi ginen Juneren Hegoak Eguna ospatzen, bost urte bizitza, konpromezua eta bihotz gehiagorekin topo egitea ospatzen… laguntzen diguzu egun hau berezia egitera?

Laguntzaileak:

Si te ha gustado, ¡compártelo! :