BIZIPOZA 2020 3 1

Juneren Hegoak… Bizipoza !

Juneren Hegoak 2013an jaio zenetik, oso argi izan dugu elkartea ezin dela bakarrik ibili, beharrezkoa dela beste elkarte, talde, pertsona… batzuekin elkarlanean aritzea eta energiak partekatzea. Horrela, arreta hobea eskaini diezaiekegu gure familiei eta euren txikiei; eta aukera gehiago sor daitezke gure laguntza behar duten familien errealitatea gizarteari modu eraginkorragoan zabaltzeko eta gizartea bera sentsibilizatzeko.

Horregatik, Juneren Hegoak elkarteak Bizipoza erakundean parte hartzen du. Irabazi-asmorik gabeko proiektu horren helburua haurren eta haien familien ongizatearen alde lan egiten duten elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea da. Bizipozaren funtsezko ardatzetako bat boluntarioak dira, proiektua osatzen duten 35 erakundeetan boluntarioak funtsezkoak baitira elkarteen egunerokotasunean. Alde horretatik, eskerrak eman nahi dizkiogu Bizipozari boluntarioen arteko prestakuntzarakok edo hainbat gai sakontzeko topaketengatik, beste errealitate batzuk ezagutzea, koordinazioa eta elkarrekin lan egitea errazten baitigute, gure familien bizitasuna hobetzeko.

BIZIPOZA 2020 4
Juneren Hegoak elkartearen boluntarioak eta familiak

Joan den otsailaren 11n, “Gure bizipoza, Guztiona” dokumentala eta dokuweba ere Bizipozak aurkeztu zituen: Arnasa (Gipuzkoako Fibrosi Kistikoa duten pertsonen elkartea), Mindara (dibertsitate funtzionala duten familien elkartea) eta Juneren Hegoak Oarsoaldeako hiru elkarteok Bizipozaren omenaldia jaso genuen Errenterian.

Luisma Laboa kazetariak eta Anabel Arraiza aktoreak dinamizatu zuten ekitaldia, eta Larraitz Etxebeste dantzariak, Xabier Vesga txistulariak, Jokin Irastorzak, Xenpelar Bertso Eskolakoak, eta Kontari Landarbaso Abesbatzak parte hartu zuten.

BIZIPOZA 2020 3 1
Bizipoza, Mindara eta Juneren Hegoak elkarteen boluntarioak, Aizpea Otaegi Errenteriako alkatearekin eta Itziar Ostolaza zinegotziarekin

Eta elkarteetako lagun askorekin gurekin egon ziren, baita udal-ordezkariak, kolaboratzaileak… baina benetan hunkigarriena izan zen bizipoza arnastea, gure familia batzuekin batera, eta oso goian hegan egitera garamatzan amets hau posible egiten duten guztiei eskerrak ematea, Juneko Hegoekin…

Arnasa: https://www.facebook.com/arnasaFQgipuzkoa/
Mindara Elkartea: https://www.mindara.org/
Bizipoza: https://bizipoza.eus/