Ireki da II. June Sanchez Tolaretxipi bekan izen-emateko epea

Juneren Hegoak erakundeak, Euskal Herriko Pediatria elkartearekin batera, June Sanchez Tolaretxipi bekarako deialdia ireki du, 4.000€-ko ordainsaria duena.

Beka honen xedea haur onkologiaren alorreko ikerketarako diru-laguntzak eskaintzea da. Ikerketa-lan horiek diziplina horretako edozein alderdi jorratu dezakete, eta diagnostikoan, jarraipenean edota tratamenduan ekarpenak egitea da helburua.

Hobetsiko dira gaixotasunaren jatorria, faktore iragarleak eta tratamenduak ikertuko dituzten proiektuak. Era berean, gaixo onkologikoaren bizitza-kalitatea hobetuko duten teknika diagnostikoen naiz terapeutiken ikerkuntzara bideraturiko proiektuak aintzat hartuko dira.

Uztailaren 3a izango da aurtengo deialdian parte hartzeko azken eguna. Ondorengo estekan eskuratu daiteke deialdiaren inguruko informazio eta xehetasun gehiago: http://svnp.es/convocatoria-beca- june-sanchez- tolaretxipi-2016

2015.urtean June Sanchez Tolaretxipi beka Idoia Garcia Caminok medikuak eskuratu zuen bere “Gipuzkoako haur eta nerabeen tumore pediatriko arraroen karakterizazio molekularra” izeneko lanagatik. Lan horren helburua pronostikoan eta diagnostikoan bio-markatzaileak aurkitzea da, zeinak gaixo horien azpi-sailkapenerako lagun dezaketen eta honela, tratamendu terapeutiko onena aukeratu.

Gaixotasun arraro edo ez ohikotzat hartzen dira urtean 100.000 biztanletatik 50 kasu berri baino gutxiago duten eritasunak. Hori dela eta, diagnostikoak eta terapiak egiterako garaian erronka handia suposatzen dute. Haur minbizia definizioz gaixotasun arrarotzat hartzen da; izan ere, urtero 1000.000 biztanletatik 15,5 kasu berri sortzen dira.

Osotasunean ikusiz gero, tumore pediatriko arraroak, 20 urte baino gutxiago dituztenen minbizi gaixoen %20a dira, eta 15 eta 19 urte bitartekoen artean %30a.

Duela urte batzuetatik, Haur Onkologiaren alorrean hainbat talderen elkarlanaren bitartez ikerketa oinarrizkoak naiz klinikoak bultzatu dira. Era berean, nazio- eta nazioarte-mailan zentru ezberdinen arteko ikerketak garatu dira, tumore pediatrikoen inguruko jakintza irabazteko eta ondorioz, tratamendu-emaitza hobeak eskuratzeko. Hala ere, gaur egun ezagupen-maila baxua dago ez ohikoak diren tumore pediatrikoei buruz, beren heterogeneitate, intzidentzia eta duten abordatze konplexuagatik.

Minbizi ez ohiko horiek ez daude barneraturik ikerketa sistematikoetan, hori dela eta, benetako intzidentzia zein den eta erabaki klinikoak hartzea zaila izan ohi da, oso esperientzia gutxi baitaude eta zein tratamendu aplikatu erabakitzea ez da erraza izaten. Ildo horri jarraituz, June Sanchez Tolaretxipi bekak tratamenduaren abordatzean detektaturiko arazo horri eman nahi dio konponbidea.

Hain zuzen ere, gure erakundearen izateko arrazoi den June txikia, neuroblastoma baten ondorioz hil zen. Garezurreko tumore hau haurtzaroan da ohikoena eta ondorio ezberdinak eragin ditzake, bat-bateko erregresiotik edo tumore onbera bat izatetik, heriotza-tasa altuko tumore metastasiko bat izatera.

Horregatik, beka honen sorkuntzak helburu bikoitza du: batetik, June omentzea eta gogora ekartzea; bestetik, haur minbizien inguruko ikerketak bultzatzea, gaixo dauden umeen eta euren familien bizi-kalitatea hobetze

juneren hegoak logo100
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.