Eusko Jaurlaritzak Juneren Hegoak onura publikokoa dela aitortzen du

juneren hegoak_utilidad publica

Azken egun hauetan gizartea bolada txar batean dagoela sumatzen ari gara. Baina, elkartasunerako keinuak eta ekimenak ere aurrera eramaten ari dira, bizitzak beti bi alde dituelako. Errealitateak isladatzen duen paradoxa honetan murgiltzen ari gara eta eredua dugu Juneren Hegoak elkartearen sormena: minatik sortutako itxaropenerako elkartea.

Gaur, familia honetan aspaldi itxoiten ari ginena jakinarazi nahi dizuegu: Eusko Jaurlaritzak, martxoaren 10ean argitaratutako 37/2020 DEKRETUAren bidez, aitortzen du Juneren Hegoak elkartea onura publikokoa dela, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen duelako, baita eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen gauzatzen dituelako ere.
Aitormen honen bidez, Juneren Hegoak elkarteak bere helburu nagusiak lortzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak nabarmenzen dira: familiei laguntzeko sare bat sortzea, haien bizi-kalitatea hobetuz eta erreferentzia-puntu bat izatea lortuz, bai eta errealitate hori gizarteari hurbiltzea ere.

Carlos Sánchezek, Juneren Hegoak gure elkartearen Lehendakariak, adierazi du: “Munta handiko gertakaera bat da elkarterako. Alde batetik, bolondresek zazpi urte hauetan egindako lan bikaina ikusarazten duelako eta, bestetik, dohaintza egiteagatik, edozein pertsonak edo enpresak ematen duen neurrian desgrabatu ahalko duelako.”

Informazio gehiagorako:

Juneren Hegoak-i buruz 

Errenteriako irabazi-asmorik gabeko elkarte honek 2013ko ekainean ekin zion bere ibilbideari, zaurgarritasun egoeran dauden familiei laguntzeko sare bat sortzeko helburuarekin, familiako haur baten gaixotasun edo dolu bat bizitzen ari delako. Familia osoari laguntza psikosoziala eta fisikoa ematea da bere zeregina, esperientziari ahalik eta hobekien aurre egin diezaioten.

Juneren Hegoak elkarteari laguntza emateko, unean uneko laguntza eskaini daiteke edota boluntarioen taldean parte hartu daiteke. Era berean, hilero lagun daiteke elkartearen teaming plataformatik 1 € emanez: https://www.teaming.net/junerenhegoak-lasalasdejune-grupo?lang=es_ES

Si te ha gustado, ¡compártelo! :