Elkartasunaren Motorra eguna ekainaren 8an Juneren Hegoak elkartearen alde

elkartasunaren motorra 2019

Hurrengo larunbatean, ekainaren 8an, Elkartasunaren Motorra eguna ospatuko da Errenteriko erdialdean.  Goizeko 9etatik gaueko 9etara jardunaldi dibertigarria eta familiarra antolatu da, publiko guztiek ospa dezaten. Goizeko partean, puzgarriak eta trikitixak egongo dira, eta Eureka Dance eta Rockalean taldeetako emanaldiez disfrutatu ahalko dira.  Gero, arratsaldean, jolasak eta aurpegiak margotzeko aukera egongo dira eta 7etan Sonakay-k euskal-flamenko erritmoa ekarriko du herrira. Eguna bukatzeko, Toxic Street Dance taldeak emanaldi ikusgarria emango du. Era berean, egun osoan auto erakusketa egongo da ikusgai, eta Buggietan eta Quadetan ibiltzeko aukera ere egongo da.

Elkartasunaren Motorra egunean jasotako diru guztia Juneren Hegoak elkarteari emango zaio. Beraz, parte hartzeko animatu nahi dute bai Elkartasunaren Motorra egunaren antolatzaileek, bai Juneren Hegoak elkarteak.

Gogoratu behar dugu Juneren Hegoaken helburua Gipuzkoako familientzat laguntza sarea sortzea dela. Zehazki, haurren gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzean kalteberatasun egoeran dauden Gipuzkoako familiei zuzenduta dago elkartea.

Si te ha gustado, ¡compártelo! :