Edu “bide ameslaria” eta bere erromes bidea Juneren Hegoaken alde

 Irailaren 16an, Montserraten hasi zuen bidaia eta joan den ostiralean, azaroaren 24an, heldu zen Finisterrera

Eduardo Rodriguez, “bide ameslaria” bezala ezaguna dena, duela 42 urte jaio zen Barakaldon eta 21 urtez bere herriko segurtasun zaindari lanetan aritu da. Baina, joan den ekainean langabezian geratu zen. Egoera zail guztietatik alde baikorra atera behar denez, erromes bidaiara itzultzeko unea heldu zela erabaki zuen. Oraingo honetan, bidaia berezia izan da, izan ere Juneren Hegoak elkarteko umeen, eta orokorrean ume guztien alde egin du bidaia. Bere ustez “ume baten irribarrea da bizitzako gauzarik onena”.

Montserraten ekin zion bere bidaiari irailaren 16an, 12000 kilometro aurretik zituela eta Juneren hegoak berarekin emateko ilusioz beteta.

Bere bitakora koadernoaren bitartez bere bidea kontatzen joan gara; bere urratsak probintzia katalanetan, bere iritsiera Huescara, Zaragozara, Iruñera o Baztaneko ibilbide magikoa.

Galdetzen zion orori, Eduk gure elkartearen historia eta egiten dugun lana kontatzen zion.

Gipuzkoatik eta Bizkaitik igaro zen, Kantabriara heldu arte. Ondoren, Asturias eta azkenik Galizia. Bertara heldu zen, 70 egun oinez egon eta gero azaroaren 24an heldu zen Europako punturik mendebaldekoenera heldu zen: Finisterrera.

Munduaren amaierako behatokitik, Edu, “bide ameslaria”, bere promesak papertxo batean idatzi zizkioten pertsonen promesak erre zituen eta bide horretan laguntza eskaini dioten pertsonei eskerrak eman zizkien, “beraiengatik izango ez balitz bide hau ez zelako berdina izango.”

“Bartzelonatik Finisterreraino Juneren Hegoaken alde”.

Si te ha gustado, ¡compártelo! :