2023ko Pintxopote Solidarioan 800€

Juneren Hegoak elkartearen 10. urteurrenaren urteari amaiera emateko, Aker, Etxeondo, Gamón 14, Kantina Lekuona, Maite eta Ondartxo establezimenduek Juneren Hegoak-ekin elkarlanean aritu ziren pintxopote solidario batean. Errenteriko entitate edo enpresen laguntza eskatu izan den beste batzuetan bezala, erantzuna oso positiboa izan da. Laguntza emateko bi modu zeuden: edo bi egun horietan tabernek sortu zuten pintxo berezi batekin lagunduz lortutakoarekin, edo ostegunetan, azaroaren 23an eta abenduaren 14an, izandako bilketa osoaren zati bat, lagunduz.

Pintxopote solidarioko bi egun hauetan lortutako kopurua 800 eurokoa izan zen, Juneren Hegoak adingabeen gaixotasun prozesuetan bidelagun dituen familientzat bideratzen dena.

Juneren Hegoak-i laguntzeko: