14 irabazleak hautatuta Juneren Hegoak elkarteko I Haur Marrazketa Lehiaketan

Ganadores  I  Concurso  de  Pintura

Irabazitako marrazkiek elkartearen 2020ko egutegia osatuko dute.

Berrogeita hamar marrazki baino gehiago jaso ditu Juneren Hegoak elkarteak Juneren Hegoak I Haur marrazketa lehiaketarako. Epea uztailaren 15era arte irekita egon da eta Gipuzkoako probintziako toki desberdinetatik eta Bartzelonatik ere marrazkiak iritsi dira.

Lehiaketa 4 eta 14 urte bitarteko parte hartu nahi duten haurrei zuzenduta (urte horiek barne) dago, hiru kategori ezberdinetan: A kategoria 4 – 6 urte, 
B kategoria 7 – 10 urte eta C kategoria 11 – 14 urte. Juneren Hegoak elkartearen tximeleta eta elkarteak berak sortutako irudiak edo asmoak ziren lehiaketaren gai nagusia. Errotulagailuaz, arkatzaz, akuarelaz, tenperaz, argizarizkoez eta pastel pinturaz egin ahal ziren marrazkiak.

Gehienek errotuladoreak eta argizarizkoak erabili dituzte baina badaude ere akuarelaz eta tenperaz egindako marrazkiak oso bereziak. “Marrazkian eta mesuan fijatu gara irabazleak hautatzeko”, dio elkarteak. Aukeratutako 14 marrazkiak 2020 urteko egutegia osatzeko erabiliko dira.

Lehiaketan Albaolak, Donostiako Aquarium-ek, Galaxy Txikipark-ek, Mater Museoak, Mirandaola Museoak, Kutxa Ekogunea Parkeak, Kutxa-espazioak eta Errealeko Fundazioak kolaboratzaile bezala parte hartu dute opariak emanez.

Gogoratu behar dugu Juneren Hegoaken helburua Gipuzkoako familientzat laguntza sarea sortzea dela. Zehazki, haurren gaixotasun, heriotza edo dolu esperientzia bizitzean kalteberatasun egoeran dauden Gipuzkoako familiei zuzenduta dago elkartea.

Si te ha gustado, ¡compártelo! :